Hezkuntza-edukien editore
3 days ago
Bilbao
Ikasmaterialen editorea-Zubia Editoriala Kokapena: Bilbo Modalitatea: erdipresentziala Saila: Euskadiko argitaletxea – Zubia Editoriala Lanpostuaren deskribapen orokorra: Hezkuntza-edukietan liderra den Santillana argitaletxean editore baten bila gabiltza Zubia Editorialeko taldearekin lan egiteko, Profil horrek funtsezko zeregina izango du euskarazko hezkuntza-materialak sortzen, editatzen eta koordinatzen, bai paperean, bai formatu digitalean, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko etapetarako. Lanpostuaren helburua: Argitaratuko diren ikasmaterialak kalitate-maila handikoak direla eta ezarritako planifikazioaren arabera betetzen direla ziurtatzea, baita Zubiako zuzendaritzak zehaztutako argitalpen-ildoarekin bat datozela, eta irakasleen eta euskal hezkuntza-sistemaren eskakizunak betetzen dituztela ziurtatzea ere. Lanpostuaren zeregin nagusiak: Egileen eskutik jasotako edukiak edo ikasmaterialen itzulpenak berrikustea, editatzea eta egokitzea (testuak eta jarduerak berridatziz edo idatziz), argitalpen-taldeak zehaztutako irizpide pedagogikoak, curriculumekoak eta estilokoak erabiliz. Edukiak sortzea, proiektu-arduradunaren jarraibideen arabera. Eduki digitalak sortzen, editatzen eta berrikusten aktiboki parte hartzea, paperezko formatuaren eta formatu digitalaren arteko esperientzia pedagogiko koherentea bermatzeko. Ilustrazioak, bestelako elementu grafikoak eta ikus-entzunezkoak eskatzea, aukeratzea eta koordinatzea; eta haien egokitasuna eta kalitatea bermatzea. Unitate-ereduak definitzen parte hartzea, egitura, ikuspegi eta estrategia didaktiko argiak ezarriz. Maketak eta probak berrikustea, zuzentzea eta onartzea argitalpen-ekoizpenaren prozesuan zehar. Audioetarako gidoiak eta storyboardak editatzea eta prestatzea ikasliburuekin lotutako ikus-entzunezko materialetarako. Ikasmaterialak edizio-arduradunak emandako irizpideen arabera kudeatzea, kanpoko kolaboratzaileak koordinatuz, kalitatea bermatuz eta ezarritako epeak betez. Beste argitaletxe batzuetako ikasmaterialak aztertzea, merkatu-azterketetan parte hartzea eta ikastetxeetara bisitak egitea, bai eta hezkuntza-ingurunea eta haren beharrizanak ezagutzeko beste zenbait jarduera egitea ere. Lanposturako eskakizunak: • Gutxienez 2-3 urteko esperientzia izatea Euskara eta Literaturako ikasliburuak edo hezkuntza-materialak sortzen eta editatzen., • InDesign eta Adobe Acrobat programak erabiltzen jakitea., • Inprimatzeko formatuetan zein digitaletan lan egiteko trebetasuna izatea., • Lan taldeak koordinatzeko, hainbat zeregin kudeatzeko eta epeak zorrotz betetzeko gaitasuna izatea., • Edizio-tresna digitalak eta lankidetza-inguruneak ezagutzea.